LAB, ELA, ESK, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuetako ordezkariok bilera erronda abiatu dugu euskal alderdiekin. Atzo EAJrekin egin bezala, gaur EH Bilduren ordezkaritza batekin elkartu gara. Bi dira alderdiei eskatu dizkiegun konpromisoak: Egungo legediaren arabera egingarria den lanbidearteko akordioa negoziatzeari Confebask eta CENek emandako ezezkoari aurre egitea. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak estatukoa baino altuagoa litzatekeen gutxieneko soldata ezarri ahal izatea eskatzen duen Herri Ekimen Legegilea aurrera eramateko konpromisoa....
LAB, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU sindikatuek eta Etxalde mugimenduak elkarretaratzea egin dute gaur goizean Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren aurrean, azken lan-istripuak salatzeko, aste honetan lau biktima berri izan baitira. Atzo goizean eraikuntzako langile bat hil zen Bilboko etxe bateko teilatutik erorita. Azken astean, lau langile hil dira istripu traumatikoetan Euskal Herrian; bi, pieza astunak gainera erorita, eta beste bi, altueratik erorita. Joan den astelehenean, Conprovial enpresa azpikontratatuarentzat lan egiten...
'Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki' lelopean egingo da ekainaren 7an, Bilbon. Euskal Herriko lurraldeetan irekita dauden estatus berriei buruzko eztabaidetan herritarren aktibazioa lortzea dute xede. ELAk, LABek, Steilasek, EHNEk, Hiruk eta Etxaldek bat egin dute Gure Esku-ren mobilizazioarekin. Herri ekinaldi nazionalera deitua du Gure Esku-k ekainaren 7rako, Bilbon, Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki lelopean. Euskal Herriko sindikatu nagusiek bat egin dute mobilizazioarekin; hauek, hain zuzen: ELA,...
Gaur, ELA, LAB, ESK, STEILAS, HIRU sindikatuek eta ETXALDE mugimenduak Hego Euskal Herriko gutxieneko soldata propioa izateko eskumena eskuratzeko Herri Ekimen Legegilearen (HEL) sinadura bilketa jarriko dute abian. "Herri Ekimen Legegileak aurrera egiteko ezinbesteko diren sinadurez gain milaka gehiago lortuko ditugu. Lantokiz lantoki, herriz herri, auzoz auzo lan egingo dugu sinadura eman nahi duen herritar orok horretarako aukera izan dezan", esan dute. Sinadura bilketa mobilizazio erraldoi bilakatzea da helburua,...
LAB, ESK, Steilas, EHNE, CGT Nafarroa sindikatuek eta Etxalde mugimenduak euskal lantokietan gertatzen ari diren lan heriotzak salatu dituzte aurten ere. Atzo, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunean, mobilizazioak egin zituzten Iruñean eta Donostian lan-istripuak lan-baldintza txarren ondorio zuzenak direla salatzeko. Donostian, iaz lan-istripuz hildako langileen oroitzapena Kontxako hondartzan gertatu zen. Bertan, aterki beltzak eskuetan zeramatzaten pertsona talde batek lan-istripuen bi zifrak osatu zituzten, hau da, 64. zenbakia. Horren...
LAB, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU eta Etxalde sindikatuek mobilizazio eguna deitu dute apirilaren 28rako, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna, "Absentismoa, patronalaren iruzurra. Lan osasuna, gure eskubidea". Manifestazioak Donostian (11:30, Alderdi Eder) eta Iruñean (11:00, Sarasate pasealekua) egingo dira. Sindikatuen arabera, datuek erakusten dute absentismoa "ke-laino bat" dela eta arazo nagusia laneko arriskuak direla, "patronalak legedia urratuz eragiten dituenak". Arrisku hauek emaitza larriak dituzte langileen osasunean, 64 hildako eta...
Gaur goizean, ELA, LAB, ESK, Steilas, CGT, CNT, HIRU, EHNE eta Etxalde sindikatuek elkarretaratzea egin dute Bilboko Plaza Biribilean, "Gotzon S.O.S." dinamika babesteko eta Gotzon Telleria preso gaixoaren askapena eskatzeko. Gotzon Telleria gaixotasun genetiko sendaezina duen 68 urteko preso bilbotarra da. Espetxe-legediak zehazten duen bezala, Gotzonek hirugarren graduan egon beharko luke, gaixotasun sendaezina duelako. Hala ere, bigarren graduan jarraitzen du. Sindikatuek dinamika propio bati ekin zioten 2019an Sarerekin batera,...
Confebaski gutxieneko soldata propioa negoziatzera eseri dadila exijitu diote ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta HIRU sindikatuek, Bilboko egoitzaren aurrean mobilizazioa eginda. Sindikatuek gutxieneko soldata 1.500 eurokoa izen behar dela adostu dute. ELA, LAB, ESK, STEILAS, HIRU sindikatuek eta Etxalde mugimenduak elkarretaratzea egin zuten atzo Confebasken egoitzaren aurrean, Bilbon. Salatu dute patronalak betoa jarri diola Euskal Herrian gutxieneko soldata propioa adosteari eta negoziatzera eseri dadila exijitu diote. Halaber,...
ELAk, LABek, ESK-k, STEILASek, Etxaldek eta Hiruk bat egiten dute gutxieneko soldataren eta pentsio justu eta nahikoen aldeko borrokarekin, eta Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan mobilizatuko dira.. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioak deitu ditu apirilaren 5erako Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan, `Soldata eta pentsio duinak. Orain, hemen eta denontzat. Por unas pensiones y un salario mínimo justo y suficiente´ lelopean. Pentsiodunen Mugimenduak Herri Ekimen Legegile bat bultzatu zuen duela...
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko Emakumeek manifestu bat aurkeztu zuten atzo, Bilboko Bilborock aretoan, premiazko neurriak eskatzen dituena pentsio duinak bermatzeko eta alor horretan genero-arrakala murrizteko. Etxalde, beste talde batzuekin batera, manifestuari atxikitu da. Ekitaldia Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko Emakumeek antolatu dute, eta feminista, emakume talde eta pentsiodunak bildu dira, astez aste eskualde osoko plazetan manifestatzen direnak. Etxalde mugimenduan Amets Ladislao eta Maite Aristegi izan ziren. Helburu nagusia esperientziak...