Confebaskek gutxieneko soldata adosteko mahaiari jarritako betoa gainditzeko ekimen berria iragarri dute ELAk, LABek, STEILASek, ESK-k, HIRU-k eta Etxalde mugimenduak. Sei erakundeen ohar bateratua Pasa den otsailaren 6an, Confebaskek ezezkoa eman zion gutxieneko soldata propioa adosteko mahaia eratzeari, sindikatu guzti-guztiek egindako eskariari muzin eginez. Patronalaren jarrera erabat onartezina da, bai forma aldetik baita funtsari dagokionez ere. Formen aldetik, negoziazio kolektiboan dagokion funtzioari uko egin zion Confebaskek. Eztabaidari eta negoziazioari...
↓ Deskargatu Txostena ↓ LAB, STEILAS, ESK, EHNE, HIRU sindikatuek eta Etxalde mugimenduak argitara eman dute Euskal Herriko 2024. urteko lan-ezbeharrei buruzko txostena. Txostenak erakusten duenez, 2024ko ezbehar-tasaren datuek 2023koak gainditzen dituzte. Horren arrazoia da, besteak beste, ez dela neurri eraginkorrik hartu lan-istripuak saihesteko, eta, beraz, aurreko urteetako joerari eutsi zaio. Azken urte luzeetan Euskal Herriko langileria zerbitzu publikoen eraispen eta pribatizazioa jasaten ari da. Zerbitzu publikoak ez dira...
Langile klasearen bizi baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta gizarte kohesioa eragiteko, euskal gehiengo sindikalak gutxieneko soldata propioaren aldeko bidea ireki dute, Herri Ekimen Legegilea erregistratuz eta Lanbidearteko Akordio baterako eskaera luzatuz. Hego Euskal Herriko langileentzat soldata propio baten aldeko ibilbidea abiatu dute ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru sindikatuek eta Etxalde mugimenduak, bai Herri Ekimen Legegilea erregistratuta, bai Lanbidearteko Akordio baterako eskaera luzatuta, EAEn zein Nafarroan. Prentsaurreko baten...
Denon Bizitzak Erdigunean plataformak egindako agerraldian, zaintza langileen baldintzak hobetzeko, pribatizazioa amaitzeko eta lanaldia murrizteko exijitu dute EHNE Bizkaia, LAB, Steilas, ESK, Hiru sindikatuek eta Etxalde mugimenduak. «Historikoa». Halaxe izan zen iazko azaroaren 30a. Egun hartan, Euskal Herriko mugimendu feministak greba feminista orokorrera deitu zuen, eta kaleak hartu zituen zaintza eskubide kolektiboaren alde. Eguna mugarria izan zen arren, egun hartan ez zen ezer amaitu. Horren erakusle izan zen...
LAB, ESK, STEILAS, EHNE, Hiru sindikatuek eta Etxalde mugimenduak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Donostiako egoitzaren aurrean salatu dutenez, basogintza sektorean neurri falta dago eta horrek lan istripuen tasa "onartezina" pairatzen du. Era berean, egungo baso-ustiaketaren eredua aldatzea eskatu dute. Azken urteetan basogintzak hilkortasun tasa altuak izan ditu. Sektore hori eraikuntza bera baino 10- 15 aldiz hilkorragoa da bere langile kopurua ikusita (nekez izango dira 1.000 langile Euskal Herrian). Sektorearen sakoneko...
LAB, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU sindikatuak eta Etxalde mugimendua mobilizatu ziren atzo Bilbon, Plaza Eliptikotik The Artist hotelera. Bertan, Confebaskek jardunaldi batzuk egin zituen «Euskadiko lan-absentismoaren berrikuspena eta azterketa» izenburupean. Horrela, euskal patronalak lan-absentismoari buruz egindako "diskurtso faltsua" salatu zuten erakundeek. Confebaskek antolatutako jardunaldia egin den hotelera iritsi direnean, mobilizazioan parte hartu duten langileek eserialdi bat egin dute lurrean, eta minutu bateko txistualdi ozen bat eskaini diete patronalaren jardunaldian...
LAB, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU sindikatuek eta Etxalde Mugimenduak pankarta erraldoiak jarri dituzte Bilbon (Pedro Arrupe zubian), Donostian (Kaian) eta Gasteizen (Andra Mari Zurian), honako lemarekin: “50 langile hil dira Euskal Herrian 2024an. Patronalak eta instituzioek gaixotu eta hiltzen gaituzte”. Gainera, laneko azken heriotza hauek salatzeko, LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRUk osatutako intersindikalak kontzentrazioa egingo du datorren urriaren 31n, osteguna, Bilbon, 12:00etan, Confebask patronalaren egoitzaren aurrean.
ELA, LAB, CCOO Euskadi, CCOO Nafarroa, UGT Euskadi, UGT Nafarroa, ESK, CGT-LKN, STEILAS, SOLIDARI, EHNE Nafarroa, Hiru sindikatuak eta Etxalde mugimendua mobilizatu dira gaur Gernika-Palestina herri ekimenarekin batera Iruñean, Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Tuteran, Palestinan genozidioa bertan behera uztea eskatzeko. Sindikatuen eta Gernika-Palestinaren arteko komunikatua Urrian urte bat betetzen da Israelek bete herri palestinarraren aurkako indarkeriaren azken eta enegarren erasoa hasi zuenetik. Eskalada beliko hori Gazan hasi zen, eta...
Hego Euskal Herriko hiriburuetan egin dituzten elkarretaratzeetan "euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratze bidean berresten" direla jakinarazi dute sindikatuek eta Sarek antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute. ETXALDE mugimenduko eta ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, HIRU, EHNE sindikatuetako ordezkariek elkarretaratzeak egin dituzte ostegun honetan Iruñean, Gasteizen, Donostian eta Bilbon Sare Herritarrarekin bat egin eta "euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratze bidean berresten" direla jakinarazteko. 'Langileok konponbidean'...
Aste honetan, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunaren dela eta, Etxalde eta LAB, ESK, STEILAS, HIRU eta CGT (Nafarroan) sindikatuek salatu dute langileok "gure osasuna jokoan ipintzen dugula, bizitza duin baterako diru sarrera nahikorik bermatzen ez duten enpleguetan". Munduan milaka langile hiltzen dira egunero, bai istripuz eta baita laneko gaitzen eraginez ere. Euskal Herria ez da salbuespena, eta gurean urtero errepikatzen dira datu beldurgarriak eta Nafarroa da, adibidez, Espainiako...