«Valoniako ezetza CETAren akats larriak zuzentzeko aukera da» [Scott Sinclair, CCPA]

[Gara 2016-10-27]

EBren eta Kanadaren (CETA) arteko merkataritza libreko itunaren aurkako jarrera ez da soilik Atlantikoaren alde honetan gertatu. Canadian Centre for Policy Alternatives (CCPA) zentrotik, Scott Sinclairrek horrelako itunen aurka egiten du, aitzindariak baitira Ipar Amerikako Merkataritza Askearen Itunaren (Nafta, ingelesez) zati gisa. «Ez dute ezer onik ekartzen», laburbildu du.