Ministroen Kontseiluak Elikaduraren Estrategia Nazionala (ENA) onartu zuen atzo, Espainiako Estatuan nekazaritzako elikagaien sektorearen etorkizuna markatuko duena. Gizarte erakundeek, ordea, Gobernua kritikatu dute, proiektuaren idazketan "gizarte zibilari entzungor" egin diotelako. Elikaduraren Estrategia Nazionalak sei jarduera-ardatz ditu: hornidura estrategikoa, jasangarritasuna, landa-eremuen indartzea eta lehiakortasuna, elikadura osasungarria, berrikuntza eta teknologia, eta kontsumitzaileen zeregina. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko (MAPA) titularrak, Luis Planasek, esan du 40 bilera tekniko baino gehiago egin dituela...
Otsailaren 11n, 3 lur-defendatzaile epaituko dituzte Baionan, 2024ko apirilaren 10ean Kanboko udaletxean protesta kolektibo bat egin ondoren, Ipar Euskal Herriko alkateak Marienia auziari buruzko edozein elkarrizketa hasteari uko egin ziola salatzeko. Cade, ELB, Lurzaindia, Nahi Dugun Herria eta OSTIA erakundeek mobilizazioak deitu dituzte egun horretarako, 13:00etan, Auzitegiaren aurrean. Bouygues multinazionalak Marieniako lurretan, Kanbo herrian, etxebizitzak eraikitzeko proiektu erraldoi bat egin nahi du. Proiektu horrek 3,7 hektarea labore suntsituko ditu....
Langile klasearen bizi baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta gizarte kohesioa eragiteko, euskal gehiengo sindikalak gutxieneko soldata propioaren aldeko bidea ireki dute, Herri Ekimen Legegilea erregistratuz eta Lanbidearteko Akordio baterako eskaera luzatuz. Hego Euskal Herriko langileentzat soldata propio baten aldeko ibilbidea abiatu dute ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru sindikatuek eta Etxalde mugimenduak, bai Herri Ekimen Legegilea erregistratuta, bai Lanbidearteko Akordio baterako eskaera luzatuta, EAEn zein Nafarroan. Prentsaurreko baten...
Otsailaren 1ean Iruñean egitekoa den mobilizazio deialdiarekin bat egin dute 139 eragilek. Zazpi auzipetuei hogei urteko kartzela zigorra eta 56.000 euroko isun ekonomikoa eskatu dizkiete, Aroztegiko kanpaldian parte hartzeagatik. Aroztegiko Elkartasun Komiteak manifestaziora deitu du Otsailaren 1ean, Iruñean, Aroztegiko zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko, eta deialdi horrek jaso duen babesa adierazteko agerraldia egin dute gaur, Iruñeko epaitegien atarian. Hogei urteko kartzela zigorra eta 56.000 euroren isun ekonomikoa eskatzen dizkiete...
Gaur, urtarrilak 20, mundu osoko ehunka erakundek X sare soziala utzi dute, twitter aurretik, gorroto diskurtsoen eta planteamendu ultraeskuindarren alde duten jarreragatik. Horrela erantzun diote urtarrilaren 20an X/twitter kontuak ezabatzeko nazioarteko deialdiari. Gaurko data ez da kasualitatea. Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidente berriak kargua hartzen duen eguna da, eta Elon Musk, Xren jabea, bere gobernuko figura nagusietako bat da. Erakundeek, erakunde ekologistek, sozialek eta unibertsitarioek, kazetariek eta milaka...
Nekazaritzako Langileen Batzordeen Batasuna (UAWC) erakunde palestinarrak bere herriaren "sufrimendua arintzeko premiatzat" jo du su-etenaren iragarpena. Hala ere, "ez dio amaiera ematen jasan zuten tragediari", eta "ez du ezabatzen gerra honen ondoren utzitako triskantza". Jarraian, UAWC La Vía Campesinako kide den erakunde palestinarrak urtarrilaren 16ko arratsaldeko azken orduan argitaratutako prentsa-komunikatua erreproduzitzen dugu. Herri palestinarra ez da inoiz ahuldu bere eskubideen defentsan, ezta zapalkuntza eta kolonizazio mota...
Nafarroako Gobernuak, urtarrilaren 15eko bilkuran, Nafarroako Trantsizio Energetikoaren Agentzia (ATENA) arautzen duen Foru Legearen proiektua onartu du. Proiektua Nafarroako Parlamentura igorri da, eztabaidatu eta bozka dezan. Erakunde horren sorrera Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko martxoaren 22ko 4/2022 Foru Legearen 6.2 artikuluan jasota dago. Mikel Irujo Industriako eta Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko sailburuak agentzia berri horren xehetasunak azaldu ditu. Agentzia horrek enpresa-erakunde publikoaren forma hartuko du, eta bere sailari...
Laborantzako hauteskunde profesionalak heldu den urtarrillan hasten dira. Euskal Herriko Laborarien Batasuna (ELB) lan sari duina, elkartasuna eta transmisioaren alde mobilizatzen da, laborari guzientzat. Bere hautagaien artean, Hélène Rolland-ek, Mendikoan plantatua dena, bere instalazio denboran ukan duen sustengua aipatzen du.
18 urterako plan estrategikoa garatzeko Europako diru-laguntzak jaso ditu Euskal Sagardoaren Jatorri Deiturako proiektuak. Iparraldea batu da jada, eta Nafarroa zein Trebiñu sartzeko urratsak ematen hasiak dira. Euskal Sagardoak “Malus bat” proiektua aurkeztu du ostegunean Donostian, 2025eko txotx denboraldiaren aurkezpenean. “Malus bat” euskal sagardoaren Jatorrizko Deitura Gipuzkoatik, Bizkaitik eta Arabatik Euskal Herriko gainerako probintzietara hedatzea helburu duen ekimena da. Unai Agirre Euskal Sagardoaren koordinatzaileak azaldu duenez, lehenik Iparraldea...
Sei urtetarik egiten diren Departamenduko Laborantza Ganbarako bozen kari, 180 bat laborari eta laborantzako eragile hurbildu da Hazparneko Armand David lizeoan Euskal Hedabideek antolatu mahai-inguru debatera. Pantxika Maitia eta Antton Castoreo kazetariek animaturik, hiru sindikatetako ordezkariek hitza hartu dute: FDSEA-JA-tik Sébastien Uthurriague eta Iban Pebet, ELBren izenean Maritxu Lopepe eta Julen Perez, Coordination Rurale-tik Jean Pierre Suhit eta David Suzanne.