Euskal Herriko emakume baserritar eta saregileak batuko dira Martxoaren 8aren harira

Martxoaren 11an ospatu dute Etxaldeko emakume baserritarrek. Ondarroa eta Lekeitiko saregileen lana eta esperientziak ezagutuko ahal izateko txangoa antolatu dute.

Martxoaren 8ko ospakizunaren harira, Etxaldeko emakume baserritarrek Ondarroa eta Lekeitioko emakume saregileengana hurbiltzeko irteera antolatu dute. «Batu, elkar ezagutu, ikasi eta eguna partekatu nahi dugu, haien eskulanarekin, askotan ez ikusia, elikadura burujabetzaren eraikuntzan parte hartzen dutelako», adierazi dute.
Goizez Maite Burgoa, Ondarroako saregile eta saregileen elkarteko lehendakariarekin egongo dira eta arratsaldez Oihane Garatea lekeitiarrarekin. Oihanek, saregile lanak egiteaz gain, beste hainbat lan izaten ditu etxeko oitsasontzian. Bazkaria Ondarroako Arrigorri itsas-ostatuan izango da eta 20 euroren inguruan ibiliko da menua. Martxoaren 11an izango dira ekintza hauek. Izena emateko eta informazio gehiago eskuratzeko: alicia@ ehnebizkaia.eus eta 639020622. Emakume guztiei gonbita luzatu diete Etxaldeko emakumeek, parte hartzera animatuz.


14 #ETXALDE > IKUSI